2015/02/09

LEHEN GIZAKIEN APAINGARRIAK

Lehen gizakiaren gaia lantzerakoan, haiek egiten zituzten apaingarriak ikusi ditugu beste hainbat gauzen artean. Hori dela eta, gure antzerkirako lepoko batzuk egin ditugu ura, irina eta gatza ibilita. Irina eta gatza kopuru bera erabiliz egiten da eta gero ura botatzen zaio plastilina moduko masa bat egin arte.