2015/10/09

Garaioko txangoa


Aurten Garaion teleskopioa erabili dugu hegazti mota desberdinak ikusteko: Lertxun txuriak, ahateak,ubarroiak,...
























Zikoinaren Historia

Aurten Garaioko elizako dorrean ez zegoen kabirik. Konponketak ari dira egiten eta kabia lurrera jeitsi dute grua baten bidez.




















Plastiko honen azpian kabia zegoen, 400kg inguru pisatzen duena.

2.Mailako hasiera



















Tigre Txuriak hazi egin dira eta orain bigarren mailan daude.


2015/03/17

ARKUMEA

Gaur Bidanek arkume baten erraiak ekarri dizkigu, honela benetako gibel, giltzurrun, bihotz... nolakoak diren ikasi dugu.

2015/03/06

Bideo artistikoa



Tarteka bideoren bat edo beste ikusten dugu. Aste honetan azpiko bideo artistiko hau ikusi dugu. Ea gustatzen zaizuen!!


Lehen gizakien antzerkia







Aurreko gaia bukatzeko, lehen gizakiari buruzko antzerkia egin genuen. Elurra egin zuenez ezin izan genuen denok etorri :-(

Ikusi eta ondo pasa!!!

2015/02/09

LEHEN GIZAKIEN APAINGARRIAK

Lehen gizakiaren gaia lantzerakoan, haiek egiten zituzten apaingarriak ikusi ditugu beste hainbat gauzen artean. Hori dela eta, gure antzerkirako lepoko batzuk egin ditugu ura, irina eta gatza ibilita. Irina eta gatza kopuru bera erabiliz egiten da eta gero ura botatzen zaio plastilina moduko masa bat egin arte.










2015/01/15

DINOSAUROEN AMAIERA

Atzo bukatu genuen Dinosauroen gaia eta gaur bota diogu meteoritoa gure maketari!!


2015/01/14

Dinosauroen maketa

Gau dinosauroen maketa eta sumendia egin ditugu. Sumendia lehertu egin zaigu, liburuan agertzen zen esperimentu bat jarraituz!! Horretarako bi jogurt pote, kola, ura, fruta gatza, xaboia eta pintura gorria erabili ditugu.