2014/12/19

Oilategia

Gaur oilategira joan gara arratsaldean eta gure pozerako bakoitzarentzat arrautza bana hartzea lortu dugu!! mmmmmmmmm





2014/11/28

AZKEN EHIZTARIA







Naturaren inguruan aritzen gara askotan eta gizakia eta naturaren arteko harreman-errespetuari buruz ari den filma hau ikusi dugu azken bi asteetan.


2014/11/26

HASERREA

Atzo haserreaz aritu ginen hizketan. Haserre gaudenean zer sentitzen dugun eta zergaitik haserretzen garen esan genuen.
Haserre gaudenean sutan sentitzen gara, buruan laba, tximistak bagenitu bezala ere bai, bihotza beltza jartzen zaigu,  amorrua sentitzen dugu.
Jotzen gaituztenean haserretzen gara, burlatzen gaituztenean ere bai. Futbolean gabiltzanean ere haserretu hoi gara eta baita gurasoek gezurra esaten digutenean.
Abesti hau aukeratu dugu haserrea adierazteko :
HASERREA















2014/11/13

OZEANOAK

Azken aldian animalien liburu asko ekartzen ari gara eta hori dela eta itsasoari buruzko pelikula bat erakutsiko dizuegu!! Guri asko gustatu zaigu, ea zuei gustatzen zaizuen!!

2014/11/05

Taloak

Udazkenaren txokoa osatzen dihardugu urtaro honetan sartu garenetik. Berton zuhaitz ezberdinen hostoak, fruituak, artoa biltzen ari garelarik. Ekarri genituen bi artaburuen aitzakian taloak egiteko aukera suertatu zen eta hori horrela joan zen ostiralean gelan taloak egin genituen. Oso ondo pasatu genuen eta oso goxoak zeuden gainera!!












2014/10/30

SORPRESAK ETA POZTASUNA



Ferminek Maddaleni egin behar dion oparia dela eta sorpresen inguruan aritu gara hizketan. Honen harira Franz Joseph Haydn-en Sorpresa konposizioko zati bat entzun dugu.







Bukatzeko, sorpresek poztasuna ematen digutenez poztasuna marrazten aritu gara.













2014/10/23

IGELAK ETA ZAPOAK

Atzo(urriak 22) Araiako zinemara joan ginen eta "Igelak eta Zapoak" pelikula ikusi genuen.

GORKA: ASKO GUSTATU ZAIT!!

SOFIA: DENA GUSTATU ZAIT!!

AYMAN:DENA GUSTATU ZAIT!!

UNAX:ASKO GUSTATU ZAIT!!

OIHANE:ASKO GUSTATU ZAIT!!

HARITZ: AMONAK PUZKERRAK BOTA DITUENEAN BARRE ASKO EGIN DUT!!

BEÑAT: AMONAK PUZKERRAK BOTA DITUENEAN BARRE ASKO EGIN DUT!!

URKO: AZERIA AGERTU DENEKOA GUSTATU ZAIT GEHIEN!!

AIERT: DENA GUSTATU ZAIT!!

MAIALEN: DENA GUSTATU ZAIT!!

ENAITZ: AZERIA AGERTU DENEKOA GUSTATU ZAIT GEHIEN!!

BIDANE: AZERIA AGERTU DENEKOA GUSTATU ZAIT GEHIEN!!

LOHITZUNE: DENA GUSTATU ZAIT!!

IMANOL: NIRI AMONAREN TALOAK GUSTATU ZAIZKIT GEHIEN!!



Orain pelikularen laburpenaren bideoa zintzilikatuko dizuegu!!

2014/10/22

Garaiora egin dugun txangoa

Urriaren 21ean Garaioko parkera joan ginen eta bertan ekintza eta jolas ezberdinak egin genituen.
...

IUPI!! Lehenengo mailan gaude!!

 2008an jaiotako ikasleak lehenengo mailara etorri gara eta oso pozik gaude!! Ospatzeko blog bat ireki dugu eta berton egingo ditugun ekintza eta txangoen berri emango dugu.
ONGI ETORRI!!