2014/11/28

AZKEN EHIZTARIA







Naturaren inguruan aritzen gara askotan eta gizakia eta naturaren arteko harreman-errespetuari buruz ari den filma hau ikusi dugu azken bi asteetan.


2014/11/26

HASERREA

Atzo haserreaz aritu ginen hizketan. Haserre gaudenean zer sentitzen dugun eta zergaitik haserretzen garen esan genuen.
Haserre gaudenean sutan sentitzen gara, buruan laba, tximistak bagenitu bezala ere bai, bihotza beltza jartzen zaigu,  amorrua sentitzen dugu.
Jotzen gaituztenean haserretzen gara, burlatzen gaituztenean ere bai. Futbolean gabiltzanean ere haserretu hoi gara eta baita gurasoek gezurra esaten digutenean.
Abesti hau aukeratu dugu haserrea adierazteko :
HASERREA















2014/11/13

OZEANOAK

Azken aldian animalien liburu asko ekartzen ari gara eta hori dela eta itsasoari buruzko pelikula bat erakutsiko dizuegu!! Guri asko gustatu zaigu, ea zuei gustatzen zaizuen!!

2014/11/05

Taloak

Udazkenaren txokoa osatzen dihardugu urtaro honetan sartu garenetik. Berton zuhaitz ezberdinen hostoak, fruituak, artoa biltzen ari garelarik. Ekarri genituen bi artaburuen aitzakian taloak egiteko aukera suertatu zen eta hori horrela joan zen ostiralean gelan taloak egin genituen. Oso ondo pasatu genuen eta oso goxoak zeuden gainera!!